Literatura, turismo eta agenda kontuak aipatu dizkigu Xorroxin irratiko Fernando Anbustegik

Gaurko irratien tartera Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegi batu zaigu, euren bueltako berriekin. Hasteko, amaitu berri den euskal nobela beltzaren astea baloratu digu. Madrilgo Fitur turismo azokan euren bueltako zenbait landetxek jaso duten omenaldia ere aipatu digu. Udara begira jarrita, Saharako haurrekin Elizondon egingo den Bake lekua egitasmoa aurkeztu digu. Amaitzeko, berriz, Bardoak Nafarroako bertso ekimenean parte hartuko duten euren bueltako taldeez aritu da.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: etorkinekiko eta etorkinen arteko aurreiritziak

ar. Urt 26 , 2016