sahara

Otsailaren 27 eta 28an “Sahara begiradan” zinema erakustaldia egingo da Gasteizen, saharar herriaren irudikapenari buruz hausnartzea proposatu asmoz. Arabako SEADen Lagunen Elkarteko Olatz Alonsok xehetasun gehiago ekarri dizkigu. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

SORMENAREN TARTEA | Saheleko musika

2 martxoa, 2018 | 0 Komentarioak

Azken egunotako elur eta hotzetatik berotasunera joan gara gaurko Sormenaren tartean. Saheleko musika ekarri digu Jon Aranburuk. Sahara basamortuaren hegoaldeko muga osatzen duen lursaila da Sahel, eta bertako musika, historia, zabalpen bide eta tresnez aritu gara, besteak beste.

irakurri gehiago →

Irratien tartean Tolosaldera jo dugu, Atariako Iñigo Terradillos izan baitugu gurean. Orexan erretako etxea, Sahararekiko elkartasun ekimenak, Amalur jardunaldiak eta greba feminista izan ditugu hizpide harekin.

irakurri gehiago →

Saharar Errepublika Arabiar Demokatrikoaren lagunen elkarteko Amagoia Murua eta Rakel Calvo izan ditugu gaurkoan estudioetan. “Saharaz Blai” deituriko bide lehiaketa baten berri eman digute. Euskal Herriko eta kanpamentuetako gazteei zuzendutako egitasmoa da, eta uraren inguruan hausnartzeko bide ematen duena. Info guztia www.saharazblai.org webgunean  

irakurri gehiago →

Pantxoa Bergara Xabaltx kantugile, interprete, olerkari eta irrati esataria, bide zabala egindakoa da musikaren munduan. Ipar Haize taldean aritu zen 1989tik 1991ra bitartean, eta Euskal Kantu Txapelketa irabazi ondoren, 1992an bakarkako ibilbideari ekin zion. Ordutik, bere taldea osatu eta hainbat disko kaleratu izan ditu bakarlari gisa, kantu intimistaren eta elektro-poparen artekoak. Azkena, iazko azaroan kaleratu […]

irakurri gehiago →

Joan den astearen amaiera eta aste hau bera markatu ditu errausketaren aurkako eta beste gizarte eredu berri baten aldeko Gipuzkoa Zutik mugimenduak. Gaiak eragin duen zalapartari begiratu dio Mikel Elorzak ere gurean egiten duen errepaso kritikoan. Horrez gain, asteartean zendu zen SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidentea eta Fronte Polisarioko Mohamed Abdelaziz ere ekarri du […]

irakurri gehiago →

Zebrabideari ekin berritan ohi dugunez, irratien tartea zabaldu eta Bizkaia aldera jo eta hango kontuen kronika ekarri dugu. Bilbo Hiria irratiko lagunekin bat egin dugu, eta Ane Zabala esatariak Bizkaiko albisteen kronika ekarri digu. Bilboko udalak harrera egin zion Takbar Haddi sharar ekintzaileaz nahiz LAB sindikatuak larunbaterako Bilbon deituriko mobilizazioaz hitz egin du.

irakurri gehiago →

Izenburuak dioenez Sahara zeharkatuko dugu ekialdetik mendebaldera, ondoren Reunión eta Haiti irletan hartuko dugu atseden Hegoamerika osoa berritasun musikalez beteriko txango egiteko. Lucy Ward, Derby-ko kantautoreak Bilbon eskainiko duen kontzertua aste honetan gomendatuko dizugun emanaldiaren protagonista da. Erabilitako kantak: 1) Sahra Halgan “Gaadh”, 2) Sahra Halgan Trio “Guntana”, 3) Sahra Halgan Trio “Dagal”, 4) Bombino […]

irakurri gehiago →

Baztan, Malerreka, Bertizarana, Bortziriak, Urdazubi eta Zugarramurdiko berri ekartzen dugu bi asteartez behin irratien tartera, eta Nafarroako haran horietara hedatzen den Xorroxin irratiko Fernando Anbustegi batzen zaigu horretarako. Gaurkoan, hasteko, Euskal Herriko txirrindulari itzuliaz hitz egin du, Lesakan amaitu zen etapan, Aroztegiako proiektuaren aurkako salaketa presente egon zelako. Horrez gain, Saharaztanek antolatuta udan Saharako haurrentzat […]

irakurri gehiago →

Denboraldi honetan ari gara hezkidezaren inguruko kontuak Zebrabidera ekartzen, eta horretarako zenbait kolraboratzaile berri fitxatu ere egin ditugu. Besteak beste, Urtxintxa Eskolako lagunak batzen dira tarteka gurera, eta gaur Dani de Ayalarekin hitz egin dugu. Zehazki, Saharako errefuxiatuen kanpamenduan aisialdian trebatzeko Urtxintxak eskaintzen duen aukeraren berri eman digu.

irakurri gehiago →