Biharko ‘Gaur8’: Keralako emakumeen borroka, Psikosolidari@k dinamika eta igeriketa sinkronizatuko gizonak

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Amagoia Mujika astekariko arduradunarekin. Indiako Kerala estatuan, te konpainia batean lan egiten zuten milaka emakumek borroka bidez euren lan eskuibideak berreskuratu ditzutela kontatu digu, hasteko. Duela hiru urte martxan jarritako Psikosolidari@k dinamikaz ere hitz egin digu. Bertako kideek diru faltan eta terapia beharrean dauden herritarrei terapia eskaintzen diete, eta pazienteek euren denbora zerbaitetan inbertituz ordaintzeko aukera dute. Amaitzeko, Mikel Ibargoienek elkarrizketatu dituen igeriketa sinkronizatuko Pau Ribesen eta Ibon Garciaren kasuak aipatu dizkigu.

Hurrengo podcasta

Zigor Olabarria: "Ez diogu inori zer egin behar duen esan nahi, irizpide batzuk eskaini nahi ditugu"

ol. Urt 22 , 2016