Netflix sareaz eta telebista kateetako nobedadeez hitz egin digu Urtzi Urkizuk

Asteazkenero bezalaxe, komunikazio kontuei buruz aritzeko tartea zabaldu dugu Zebrabidean, eta Berriako kazetari Urtzi Urkizu batu zaigu gaurkoan. Hego Euskal Herrira iritsi berri den Netflix sareaz hitz egin digu, hasteko. Telebistako kontuak aletu ditu ondoren: EiTB barneko lan gatazka eta zalapartak; La Sextako Salvados-en Pablo Iglesias eta Albert Riveraren arteko eztabaidak izandako audientzia; eta Euskal Telebistan laster ikusgai izango den Labrit multimedia ekoiztetxearen saio berria.

Hurrengo podcasta

Iosu Isaias: "Gizonezkoak ohartu gara zapalkuntzak zein eragin duen gugan, eta gure jarrera aldatu egin behar dugu"

az. Urr 21 , 2015