Pierre Boulez konpositore eta orkestra zuzendari zenaren berri ekarri digu Ibon Rodriguezek

90 urte zituela zendu zen urtarrilaren 5ean Pierre Boulez (Montbrison, Frantzia, 1925) konpositore garaikidea, Alemaniako Baden-Baden hirian. Sei urterekin hasi zen pianoa jotzen, eta 1946an konposatu zuen bere lehen sonata. Ensemble Intercontemporain orkestra ezaguna sortu zuen Parisen, eta nazioarteko orkestra ospetsuenetako batzuk zuzendu zituen. Haren inguruko kontuak eta zenbait abesti esanguratsu ekarri dizkigute gaur Jon Aranburu Halabediko esatariak eta Ibon Rodriguez musika kolaboratzaileak.

Hurrengo podcasta

Haurrei hitz egiteko moduaz Nerea Agirrek Txapa irratikoei kontatuak

og. Urt 21 , 2016