Eskola feministaz, indarkeria sexistaz eta kurduen erailketaz hitz egin digu Saioa Iraolak

Published On 18 urtarrila, 2016 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Astelehenero bezala, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen hausnarketarako Bilgune Kontari astekariaren inguruko errepasoa egin dugu. Gaurkoan, Saioa Iraolarekin hitz egin dugu. Joan den larunbatean Iruñeko Katakraken egindako eskola feministaren balorazioa egin digu, hasteko. Baztanen sortu berri den Bilgune Feministako taldeaz ere mintzatu da poz handiz. Jarraian, Onintza Iruretak indarkeria matxistaz ondutako abenduko Larrun hilabetekaria aipatu digu. Amaitzeko, Turkiak eraildako ekintzaile feminista kurduen aldeko babes dinamika iragarri digu.

Comments are closed.