TERTULIA: homofobia eta lesbianak ikusezin bihurtzeko obsesioa

Azkeneko egunetan zer esana eman du Cartoon Network kateak Erresuma Batuan Steven Universe animaziozko saioko eszena batean egin duen zentsurak. Editatze lan originala eta britainiarra argitaratu ditu PinkNews-ek, lesbiana, gay, transexual eta bisexualen berriak argitaratzen dituen webak, zentsura agerian utziz. Ustez, lesbikoa zen eszena da zentsuratu dutena, eta editatutako bertsioa «erosoagoa» da haurrentzat eta haien gurasoentzat, telebista katearen iritziz. Gaiak zeresana eragin du, eta horri tira egin diogu guk ere tertulian Ikoitz Arrese eta Aimar Etxeberriarekin.

Hurrengo podcasta

BIDEGORRITIK - Ashraf Fayadh poeta palestinarraren alde

og. Urt 14 , 2016