IRRATIEN TARTEA | Eraso homofoboa Basaurin

Bizkaialdeko berriak jaso ditugu 97 irratiko Patxi Gaztelumendiren eskutik.

Eraso homofoboa salatzeko manifestazioa deitu dute ostegunean Basaurin. Gertakariak 23 urteko gazte bati gertatu zitzaizkion, goizeko 02:30ean. Gertaera Basauriko Bizkotxalde parkean izan zen, non gaztea bikotekidearekin eta beste lagun batzuekin zegoen.

Ekainaren 6ko goizaldean Basaurin gertatutako eraso homofoboa salatzeko adierazpena onartu dute Basauriko Asanblada Feministak (BAF), Kiskali Basauriko Gazte Talde Feministak, Hego Uribeko neska* gazteek, Txarraska Gaztetxeak, Koordinadora 28Jk, Intifada Marikak, EHGAMk, Sare lesbianistak, Ozen! Taldeak, Iris Taldeak, Ukatu Uribe-Kostal eta Harro! Plataformak. Adierazpena Irune de Miguelek eta Kevinek idatzi dute, Ekain Perrinoren laguna eta bikotea.

Ekainaren 10ean, 19:00etan udaletxetik atera eta Bizkotxalderaino, erasoa izan zen lekuraino, hain zuzen ere. Deialdia erasotuaren familiak sare sozialen bidez zabaldu berri du. Entzun hemen!

Hurrengo podcasta

ARGIA AURRERAPENA | Beñat Rodrigo (Chillmafia) elkarrizketa, Kanadako ume autoktonoentzako barnetegiak erreportajea eta Ekida elkarrizketa

og. Eka 10 , 2021