Aste honetako Argia: Miguel Javier Urmenetaren biografia, Beñat Gaztelumendi eta Amaia Nausia

Asteazkenero ohi dugunez, aste honetako Argia aldizkariaren alea aurreratu dugu Estitxu Eizagirre zuzendariarekin. Miguel Javier Urmenetaren biografia idatzi du Roldan Jimenok eta euskarara itzuli Urmenetaren seme Asiskok. Liburuko zenbait puntu aurreratu dizkigu Eizagirrek, baita Santi Leone historialariaren kritika ere. Gipuzkoako Bertsolari Txapelduna den Beñat Gaztelumendi Arandiari eginiko elkarrizketaz ere hitz egin digu, eta harekin bertsolaritzaz izan duten hausnarketako zertzeladak laburbildu dizkigu. Amaitzeko, Amaia Nausia historialariarekin izandako solasaldiaz aritu da, eta Nausiak XVI. mendeko emakumeen eskubideez egindako ikerketa aletu digu.

Hurrengo podcasta

Oier Azkarraga: "Katalanek independentzia prozesu gradual gisa ulertzen dute, horrek erakargarritasuna du"

az. Urt 13 , 2016