okupatu

Frantziako lan erreforma dekretuz onartu zutenetik, kaleko protestek ez dute etenik eta kopuru nahiz intentsitate aldetik gora egin dute mobilizazioek gainera. Gai hori aipatu du Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietak gaurko irratien tartean. Horrez gain, Aitzina gazte erakundeak datorren uztailaren 14rako egin duen manifestazio deialdia eta Ipar Euskal Herriko ikasleek baxoaren lehen egunean euskaraz ikasteko […]

irakurri gehiago →

Asteazkenero ohi dugunez, aste honetako Argia aldizkariaren alea aurreratu dugu Estitxu Eizagirre zuzendariarekin. Hasteko, Gernikako Astra lantegi okupatuaren hamargarren urtemugaz eta gune autogestionatuaren funtzionatzeko moduaz eginiko erreportajea aipatu digu. Antton Gomez EAE-ANVko idazkari nagusi ohiari egindako elkarrizketatik, berriz, bi galderari emandako erantzunak nabarmendu dizkigu. Amaitzeko, joan den ostiralean banatu zituzten 2016ko Argia sarietako saridunen errepasoa […]

irakurri gehiago →

Gazte mugimenduko hainbat eremutan lanean ari diren 60 gazte inguru bildu ziren abenduaren 19an Añorgako Firestone lantegi berreskuratuan. 2016ko udazkenerako topaketa bat antolatzea da euren asmoa, baina ordura arteko eta ordutik aurrerako bidea ere izan nahi dute helburu. Alternatiben eraikuntza egunero egin behar dela uste dute, eta gazteen lanaren garrantzia nabarmendu dute. Xalba Ramirezek azaldu […]

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartean, Bizkai aldera begira jarri gara. Izan ere, 10 urte beteko dira abenduaren 24an Gernikako Astra gunea lehenengoz okupatu zutenetik, eta orduz geroztik, ibilbide luzea izan du. Bide horretan, gainera, hainbat bidelagun izan ditu, eta asko izan dira proiektuan parte hartu duten herritarrak. Hala, bai Astra zaharrean, Astra berrituan zein Pasealekuko eskoletan bideratutako […]

irakurri gehiago →

Bi asteartez behin bezala, Koop57ko kide Liher Gonzalez batu zaigu gizarte eta ekonomia gaiei zabaltzen diegun tartera. Azken kolaborazioetan egin gisa, Heldu den matxinada liburuaz aritu da, eta bertan aipatzen diren teorien adibide praktiko gisa Eraldia nabarmendu du: Añorgan herri mugimenduko hainbat eta hainbat kidek okupatu duten gunea eta bertako dinamika.

irakurri gehiago →

200 lagunek Donostiako Añorga auzoko Firestone lantegia berreskuratu dute, orotariko proiektu eraldatzaileen elkargune izan dadin. Asteburua igaro dute han, eta Eraldia izena eman diote dinamikari. Atzo arratsaldean, azken asanblada orokorrarekin ziren erabakitzekoak aurrerantzean espazioari zein erabilera eman, eta horren berri izateko gonbidatu dugu gurera Janire Uriarte.

irakurri gehiago →

Etxea elkarbanatu, proiektuak elkarlanean eraiki, elkarlanean bizi. Norbere buruari, pribatuari besteko garrantzia emanez elkarren artekoari. Gero eta proiektu gehiago sortzen ari dira elkarlanaren baitan, baina, hala ere, oraindik ere elkarbizitza zaila zaigu. Ni eta gu-ren arteko gerra horretan bizi baikara. Zihara Enbeitak gaurko Berria egunkarirako idatzitako zutabetik lapurtu ditugu hitz horiek. Gaurko tertulian, horretaz hitz egin  […]

irakurri gehiago →

Ertzaintza kaleratze aginduarekin agertu da ostegunean Añorgan okupatutako lantegira, eta gazteek beraien kabuz ateratzea erabaki dute: “Onean edo txarrean ordubete barru kanpoan egongo ginateke, eta bi eratara kanpoan amaituko genuenez gure kabuz ateratzea erabaki dugu, ondorio penalik ez pairatzeko”. Hala ere, ohartarazi dute borrokan jarraituko dutela auzoan modu duinean bizitzeko eskubidea bermatua izan arte. Horretaz aritu gara okupazioan parte […]

irakurri gehiago →
no image

La Maison 13 etxe okupatuko kideari elkarrizketa

3 azaroa, 2014 | 0 Komentarioak

Bilboko Dendarikaleko etxe okupatuan, La Maison 13 izendaturikoan, ikasturte berriari ekin diote hainbat ekitaldi astero programatuz eta horren inguruko elkarrizketa egin diote Bilbo Hiria irratiko kideek Aritzi.

irakurri gehiago →