TERTULIA: Espainiako Gorteetarako hauteskunde emaitzen sorpresak, zirrikituak eta aurreikuspenak

Herenegun izan ziren Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, eta Madrilgo instituzioetan aspaldiko ordezkaritza anitzena izateaz gain, gurean izandako emaitzek ere sorpresa eragin digute bati baino gehiagori. Podemos izan baita indarrik bozkatuena Hego Euskal Herrian. EAJk diputatu bat irabazi du baina Geroa Bai ordezkaritzarik gabe gelditu da; EH Bildu zazpitik bira jaitsi da. Espainiako Gobernuaren osaketaren zain dira, PPk eta Ciudadanosek ez baitute gehiengo osorik biltzen. Balorazioak nahiz aurreikuspenak egiteko, guk ere tartea egin nahi genion gaiarai tertulian, eta Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin hausnartu dugu.

Hurrengo podcasta

Klima aldaketaren Parisko goi bilerako emaitzaz dauden korronte ekologistez aritu da Iñaki Barcena

ar. Abe 22 , 2015