Biharko ‘Gaur8’: klima aldaketa, euskararen lorpen txikiak eta gabonetako kontsumoa

Published On 11 abendua, 2015 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Amagoia Mujika astekariko arduradunarekin. Klima aldaketaren harira Parisen egiten ari diren COP21 bilerari heldu eta itsas mailaren gorakadak izan dezakeen eraginaz hitz egin digu. Euskararen bueltako garaipenen bilduma ere egin dute, zehazki, udaletako aktak euskaraz bidaltzeko auzian izandako lorpenari tiraka. Amaitzeko, gabonetan kontsumismoak izaten duen gorakada saihesteko aholku praktikoak ekarri dizkigu.

Comments are closed.