Andrekale kalea, haurren dramak munduan, eta betiko irrati esatari bat; biharko ‘Gaur8’-n

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Aimar Etxeberria astekariko kazetariarekin. Otsailean Andrekale izena berreskuratu zuen Hernaniko kaleaz hitz egin digu, batetik. Nazioartera begira jarrita, eskolara bidean hiltzen diren haurren dramaz nahiz jaio orduko familiek hitzartzen dituzten umeen ezkontzez aritu zaigu. Amaitzeko, aurki erretiroa hartuko duen Segura irratiko Maria Jesus Telleriari In fraganti egindako elkarrizketa nabarmendu digu.

Hurrengo podcasta

"Behartuta isilik edo bazterrean egon direnen memoria bizia bildu dugu"

ol. Aza 27 , 2015