Emakumeek pairatzen dituzten zapalkuntzak, biharko ‘Gaur8’-n

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Amagoia Mujika astekariko arduradunarekin. Datorren asteazkenean, azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna izango da, eta ale osoa horri begira ondu ez badute ere, emakumeek pairatzen dituzten zapalkuntzei begira jarri dira: Marokon prostituzioaren inguruko film bat protagonizatzeagatik jipoitu duten aktorea; Mexikoko emakume katolikoen elkartea; gehiegizko medikazioa eta emakumeentzako biagra; eta indarkeria matxistan aditua den Maria Naredori egindako elkarrizketa.

Hurrengo podcasta

Berbaz: Ane, umetxuekaz eta arretaz

ol. Aza 20 , 2015