“Gaztetxearen egunerokoa eta horrek auzoan duen eragina erakustea da helburua”

Asteazkenero hartzen dugu tartea Gasteizko Halabedi irratiaren estudioarekin bat egiteko ere. Gaurkoan, Gasteizko gaztetxekoen berri izan behar dugu. Izan ere, ‘”muinoko etxearen” mende laurdena ospatzeko dokumental bat prestatu zuten gaztetxeko kideek. Edizio lanek luze jo badute ere, dokumentalak ez du gaurkotasunik galdu, eta gaztetxeko errealitatea ezagutzeko modua da, hargatik, azaroa eta abendu artean Gaztetxe Bira egingo dute Gasteizko Gaztetxeko kideek euren dokumentala aurkezteko. Ba horretaz hitz egin du Halabedi irratiko Igor Goikoleak bi gazterekin.

Hurrengo podcasta

Bertxoko 15/11/11

az. Aza 11 , 2015