Eraso lesbofoboak, hitzaldiak eta genero neutroa, Amaia Zufiak ‘Bilgune kontari’-tik ekarriak

Astelehenero ohi dugunez, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen Bilgune kontari astekariaren errepasoa egin dugu. Gaurkoan, Amaia Zufiak lagundu digu horretan, eta honako gaiak nabarmendu dizkigu: Iruñean salatutako eraso lesbofoboa; Euskara eta feminismoa bidaide hitzaldia; Sasha Fleischmanen kasua eta genero neutroa; eta ostiralean Usurbilen izango den Eztabaida feministarako Zapatismoaren ekarpenak.

Hurrengo podcasta

"Erronkariko gasnaren ezaugarri berezituena da bertako euskara, Erronkariko uskara"

al. Aza 16 , 2015