Antxeta eta Bilbo Hiriako kontuak, irratien tartean

Zebrabideari ekin berritan ohi dugunez, irratien tartea zabaldu dugu, eta Chez les basques dokumental zikloari begira jarri gara hasteko. Bihar hasi eta azaroaren 15era arte, Ipar Euskal Herriko hamaika herritara iritsiko da dokumental zikloa, eta kanpoko zinegileek iparraldeari buruz eginiko filmak erakutsiko dituzte bertan. Eta gonbidatu batzuekin mintzaldiak ere eskainiko dituzte. Honen guztiaren inguruan, Frank Suarez Euskal Kultur Erakundeko kidearekin egon da Antxeta irratiko esatari Maia Muruaga.

Bestetik, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Esti Redondorekin Baserritik mundura, gure elikaduraren etorkizuna jokoan ikastaroaz jorratutakoei egin diegu lekua.

Hurrengo podcasta

Herbehereetako dikeak, haurrak Interneten eta 'Aire garbia' plataforma, biharko 'Gaur8'-n

ol. Aza 6 , 2015