Otegiren elkarrizketa, emakumeen eiakulazioa eta ‘Gure sor lekuaren bila’, aste honetako Argian

Asteazkenero ohi dugunez, aste honetako Argia aldizkariaren alea aurreratu dugu Estitxu Eizagirre zuzendariarekin. Batetik, La directa astekariak Arnaldo Otegiri egindako elkarrizketaren euskarazko bertsioa nabarmendu digu. Bestetik, Diana J. Torres feministaren Coño Potens liburuaz Danele Sarriugartek idatzia aipatu du. Amaitzeko, Josu Martinezen Gure sor lekuaren bila dokumentala aipatu digu.

Hurrengo podcasta

Mariano Garmendia: "Hitzez babesa adierazten digu jendeak, baina gero ez dio Espainiari presiorik egiten"

az. Urr 14 , 2015