Memoria historikoaz, euskalgintzaz eta agenda kontuez hitz egin digu Beleixe irratiko Alfredo Alvarok

Sakanako Beleixe irratiko esatari Alfredo Alvaro batu zaigu gaurko irratien tartera, eta honako kontuak jorratu ditugu harekin: 36ko gerran Urbasako saroian fusilatu eta leizera bota zituztenen hezurdurei lur eman dietela senideek; Etxarri-Aranazko osasun zerbitzua euskalduntzeko 600 sinadura bildu dituztela; Sakanako Gozamenez Koordinakundeak gazteentzako Ur festa goxoak antolatu dituela; nazioartetik gazte talde bat borondatez Bernoako galtzada berreskuratzera etorri dela; eta inguruko festa eta kultur ekintzak.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: Euskal Preso Politikoen Kolektiboak konponbiderako dituen borondate eta marra gorriez

og. Uzt 2 , 2015