Berbaz: Pedro Mari Bastegieta: elikaduraz. Bizi-bizi, urtetan gora gazte

Jai hartu dau gaur Pedro Marik. Eguneroko elikaduratik apartekoak gozatu ditugu elkarrekin irratira igo aurretik, komenigarrien ez direlakoan, eta gozatu. (Merzi!)
Egunerokoan, ondo elikatzeko gako batzuk baditu berak: ondo hidratatu, entzimak, alkalinitate/azidotasun oreka egokia, godinak jan %50ean gutxienez, eta ondo oxigenatu. Horrelakoei esker, bat baino gehiagori lagundu ei deutso osatuten: barruko zikinak ateratzen. Minbizidunen kasuak ere, artean, antza.
Arratzukoa munduan zehar dabil azken 15 urteotan elikaduraz ikertzen, sakontzen, barneratzen,… eta argi ditu  kontu batzuk:
Makrobiotiko? Barazkijale? Krudiboro? Etiketarik ez dau gura.
Dogmarik bez: ez erlijio, ez partidu, ez baltz eta zuri,… Haizeak mugarik ez!.
Bildurragaz inora bez. Ez maitatzerik, ez aske izaterik,… orduan zer?
Burua argi izan behar dogu lehenago. Hortik aurrera osatu gaitezke. Autokritikarik ez.
Inork ezin digu min psikologikorik egin. Inork ez. Isilik eta irribarraz erantzun!
Mozkorraldi batek arazorik ez. Egunero eginez gero, alkoholiko.
Ez gaitu ezerk edo inork sendatuko, nork bere burua baino!
Erreferentziak:
Pedro Mari, ETBko 10 minutuko bideo baten
loiolene@hotmail.com
Kantak:
Mundua biltzen duen oihartzuna (Ruper Ordorika)
Ardoaren negarra (Logela Multimedia)

Hurrengo podcasta

BERTXOKO 2015/06/10

az. Eka 10 , 2015