Ekonomia, murrizketak eta Korrika 19-ren ingurukoak, Gure Irratiako Ihintza Arrietaren eskutik

Gure Irratiako esatari Ihintza Arrieta batu zaigu gaurko irratien tartera, eta euren bueltako hainbat gai ekarri dizkigu: Baionako merkatal eta industria ganbarak azken sei hilabeteetako balorazioa egin duela eta enpresek kezka agertu dutela; Parisek Baionako kontserbatorioari orain arte ematen zion laguntza kentzea erabaki duela; zein Korrika bihar Urepeldik abiatuko dela nabarmendu dizkigu.

Hurrengo podcasta

Bilbao Ria 2000, Donbass eta ingelesari buruzko mitoak; aste honetako Argian

az. Mar 18 , 2015