Iragarkien tartea

Atzera begirako ederrak egiten dizkigute pantailetan orain. Pantaila atzealdean zer dagoen interesatuko ez balitzaigu bezala.
Biolentziatik omen gatoz. Eta biolentzia ematen digute dosi txikitan, biolentzia handiaren kontrako txertotzat har ditzakegun biolentzia arnaskada txikiak. Lanetik buelta etxera, nekatuta. Telebista piztu. Metraileta bat tiroka ikusi arte ez zaizu urduritasuna eta nekea arinduko. Zer lasaigarriagorik, pantailaz bestaldean gorpuak geldo-geldo lurrera jausten ikustea baino.
Pantaila da gaur egun esperientziak partekatzeko leku komunik erabiliena. Jaten ematen dizutenean, beti duzu jaten ematen dizuten horri buruz hizketaldi bat izateko aukera. Eta diskurtsoak, elikagai ederra dira, pentsatzeko gogorik ez daukazunean.

Hurrengo podcasta

Gaur ez dago irratsaiorik

ig. Ots 22 , 2015

Podcast gehiago