Bihotzerreak

Bihotzerreak jota ikusten da mundua talaia honetatik. Jaiotzear den zerbait nabari dugu barruan, ez gara izenik jartzera ausartu. Eguzkia, etxearen eta zuhaitzaren artean margotzen du umeak oraindik. Ateak itxita ikusten dira atzoko paperetan. Bihar ez da inon idazten. Eguzkia gero eta gorriagoa den zirkuferentzia baino ez da nerabearen begietan. Barrura begiratzeko leihoak gugan hasten dira. Zaharregia da gaurko mundua ezertaz harritzeko.

Hurrengo podcasta

Erro Ta Berri 2012-06-29

ol. Eka 29 , 2012