Memoria partekatua

Sufritzen duenak memoria daukala aldarrikatu zuen duela mende batzuk Ciceronek. Memoria bakoa izaki isolatua litzateke, edonola, ez luke zer maitatu edo zer gorrotatu jakingo. Momentuan momentukoarekin konformatu beharko da beti. Izaki abstraditu bat bihurtzeko amaierarako. Damu gabea, laua, ertzik ez duena. Betiereko haurtzaroa.
Dena da nirea eta ezer ez dagokit, diosku Wislawa Szymborska idazle poloniarrak. Ezer ez da memoriarena, begiratzen dudan bitartean dena da nire baitakoa.
Alferrik saiatuko naiz zatitzen, gero besteekin partekatzeko. Inor konbentzitzen ibili beharrak moteltzen du elefantearen pausoa oihanean zehar. Espazio hau neure baitakoa baino ez da, eta halaber, ez dagokit niri. Hitzen esanahia zehazten asmatuko bagenu ere, ez genituzke eraikin berean sartuko. Lehenago edo beranduago agertuko litzateke arrakalaren bat paretan. Memoriak ez du ematen, astunegia da, kontakizun bakarrerako.

Hurrengo podcasta

Molotov - Gaztetxeak ( 2014-10-26)

ig. Urr 26 , 2014