EGUNEKO ADIERAZPENAK: Carlos Urquijok euskararen normalizazioan duen esku hartzeaz

Jomugan du Madrilek euskalgintza, edo jomugan du, behintzat, Carlos Urquijok euskararen normalizazioaren bidean egiten den guztia. Hain justu, Espainiako Gobernuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako duen ordezkariak UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko hainbat udalen aurkako helegiteak jarri dituelako, batetik; eta  Gipuzkoako Foru Aldundiaren euskara planaren aurka helegitea sartzeko eskatu diolako estatuko abokatuari, bestetik. Horren harira, Mire Segurola UEMAko koordinatzailearen eta Zigor Etxeburua Gipuzkoako diputazioko euskara zuzendariaren hitzak bildu ditugu eguneko adierazpenetan.

Hurrengo podcasta

Mixel Berhokoirigoin: "Hamar urte beteta, une ona da aldaketarako"

az. Urt 14 , 2015