Obabako Testiguak #25 | Albert Camus oroituz

Published On 18 martxoa, 2014 | By Obabako Testiguak info7 | Obabako Testiguak

Gaurko saioaren zatirik handiena Albert Camus idazleari eskainiko diogu. Orain hilabete gutxi batzuk ospatu zen bere jaiotzaren mendeurrena, eta berandu samar izanagatik, aitzakia hori baliatuko dugu berari buruz hitz egiteko. Horrez gain, Iraitz Ugaldek bi liburu izango ditu hizpide, Virginia Woolfen ‘Gela bat norberarena’ batetik, eta Anne Franken Egunkaria, bestetik. Gurekin izango ditugu ITU bandako kideak ere, ohi duten moduan azken 15 minutuetan nahi duten guztia esateko. Gaurkoan, Amiri Baraka poeta amerikarraren poema batzuk euskaratu dituzte lehen aldiz.

On egin!

Comments are closed.