Obabako Testiguak #27 | Eduard Limonoven ibilerak

Eduard Limonov idazle errusiarraren bizitza izango dugu gaur hizpide. Emmanuel Carrere idazle frantsesak orain urte bete pasatxo argitaratu zuen liburu puskako protagonista bihurtu zuen Limonov (Jon Iraolak mintzagai izan zuen liburu hura gurean duela hilabete batzuk). Horrez gain, Elearazi atariko Garazi Arrularekin hitz egingo dugu, eta hark emango digu Djuna Barnesen berri. Ondoren, Jon Iraolak Guillaume Apollinaireren ‘Alcools’ poema liburua izango du mintzagai. Azkenik, ITU bandakoek beren aldizkariaren laugarren aleko testuak irakurriko dizkigute.
On egin!

Hurrengo podcasta

Audience taldeko Gaizkarekin izan gara

ol. Api 4 , 2014