iraitz ugalde

no image

Obabako Testiguak #31 | Lekuak eta ezlekuak

14 ekaina, 2014 | 0 Komentarioak

Lekuez eta ezlekuez aritu gara gaurko saioan. Nolako lotura dute literaturarekin? Zer diote idazleek horiei buruz? Bestetik, Elearazi atariko Garazi Arrulak Jamaica Kincaiden ‘Neska’ ipuina irakurriko digu, Iraitz Ugaldek liburu komentarioa egin digu ‘Zebra efektua’ komikiari buruz, eta ITU bandakoek Harkaitz Canoren “Neguko zirkoa” ipuin bildumako ale bat ekarriko digute. On egin!

irakurri gehiago →

Ana Malagon idazlearekin arituko gara bere estreinako lanaz, ‘Lasai, ez da ezer gertatzen’ mikroipuin liburuari buruz. Horrez gain, Lander Arretxea literatur ikasketei buruzko erreportajea osatuko digu, Iratxe Esnaolari egindako elkarrizketan oinarrituta. Hark azalduko digu non egin daitezkeen ikasketa horiek eta zertarako balio duten. Iraitz Ugaldek, berriz, bi komikiren komentarioa osatuko digu: bataren izena ‘Kristalezko hiria’, […]

irakurri gehiago →
no image

Obabako Testiguak #25 | Albert Camus oroituz

18 martxoa, 2014 | 0 Komentarioak

Gaurko saioaren zatirik handiena Albert Camus idazleari eskainiko diogu. Orain hilabete gutxi batzuk ospatu zen bere jaiotzaren mendeurrena, eta berandu samar izanagatik, aitzakia hori baliatuko dugu berari buruz hitz egiteko. Horrez gain, Iraitz Ugaldek bi liburu izango ditu hizpide, Virginia Woolfen ‘Gela bat norberarena’ batetik, eta Anne Franken Egunkaria, bestetik. Gurekin izango ditugu ITU bandako […]

irakurri gehiago →

Euskal itzulpengintzari helduko diogu gaurkoan. Ikusiko dugu zer nolako aferak sortzen diren euskal literatura atzerrira itzultzen denean, eta baita atzerriko literatura euskarara ekartzean ere. Horrez gain, Elearazi atariko Danele Sarriugartek bi autore plazaratuko dizkigu (Chus Pato eta Maria Aurelia Capmany), Iraitz Ugaldek bi libururen komentarioa egingo digu (Jim Thompsonen ‘The Grifters’ eta Dolores Redondoren ‘Hezurren […]

irakurri gehiago →
no image

Obabako Testiguak #21 | Drogak eta literatura

10 urtarrila, 2014 | 0 Komentarioak

Literaturaren historian, obra askotan aipatu izan dira drogak. Aldi berean, idazleek askotan jo dute drogak erabiltzera. Gaurko irratsaioan saiatuko gara drogak eta literaturak historian zehar izandako harremana landuz, horrekin zerikusia duten autore eta obra nagusien errepaso orokor bat egiten. Horrez gain, Elearazi atariko Garazi Arrulak Alki Zei idazlearen berri emango digu, Iraitz Ugaldek ‘Habiak’ komikiaren […]

irakurri gehiago →
no image

Obabako Testiguak #19 | Durangoko Azokatik

13 abendua, 2013 | 0 Komentarioak

Gaur osteguna da eta Obabako Testiguok Durangoko azokan gaude. Nola da posible, galdetuko duzue, nola da posible gaur abenduak 12, osteguna, Obabako Testiguak Durangoko azokan izatea? Ba guk ere ez dakigu, baina hemen gaude, eta ez bakarrik. Mahaiaren bueltan dugu Obabako Testiguon kolaboratzaile mordoa: Elearazi atariko Danele Sarriugarte eta Garazi Arrula, Lander Arretxea, Iraitz Ugalde […]

irakurri gehiago →
no image

Obabako Testiguak #14 Literatura eskolak 10 urte

4 urria, 2013 | 0 Komentarioak

Literatura Eskolak 10 urte bete dituela eta, bertako koordinatzaile taldean sartu diren Iratxe Retolaza eta Amaia Serranorekin hizketan aritu gara. Sortu zenetik gaurdaino izandako historia errepasatzeaz gain, etorkizunera begira dituzten erronkez ere jardun dugu. Horrez gain, Iraitz Ugalderen liburu komentarioa, Manex Mantxolaren puntukako ipuinaren hirugarren zatia eta Itu bandakoen tartea ere entzun ahal izango dituzue. […]

irakurri gehiago →