Obabako Testiguak #28 | ‘Lasai, ez da ezer gertatzen’, Ana Malagon

Published On 10 maiatza, 2014 | By Obabako Testiguak info7 | Obabako Testiguak

Ana Malagon idazlearekin arituko gara bere estreinako lanaz, ‘Lasai, ez da ezer gertatzen’ mikroipuin liburuari buruz. Horrez gain, Lander Arretxea literatur ikasketei buruzko erreportajea osatuko digu, Iratxe Esnaolari egindako elkarrizketan oinarrituta. Hark azalduko digu non egin daitezkeen ikasketa horiek eta zertarako balio duten. Iraitz Ugaldek, berriz, bi komikiren komentarioa osatuko digu: bataren izena ‘Kristalezko hiria’, Paul Karasik eta David Mazzucchellik egina. Bigarrena, ostera, ‘Alokairuan’, Pernan Goñirena. Saioaren azken ordu laurdenean ITU bandakoek hezkuntzari buruzko gogoetak izango dituzte hizpide.

On egin!

Comments are closed.