Milaka mende aitzina

Zatitan ari naiz puskatzen neu naizen atal bakoitza, lasterka zoroan doa. Festarekin bat egiten da. Teilatu lauetako zaldiko-maldiko irazekien festa zaharrean. Barruan, hezurren lubaki betean zaunka ari diren mamuen festan.

Masailetan behera txirrioan datozkit izerdi anpuluak. Bekokitik jausten nire atzoko ametsak beroak urtuta.Metrailetek hutsari plexu zirrintak mozten dizkioten munduko festa hau. Egunero gainean birundan dabilkigun festa hau, milaka mende aitzina jaurtitzen gaitu. Gure oraintxe bertako orainalditik berrogei mila argi-urtetara.

Gustavo Pereira

Hurrengo podcasta

Napoka Iria bikotea zuzenean 3Kortxean

ol. Aza 8 , 2013

Podcast gehiago