Erretako lurrak

Oroitu egiten dut eta hala ere ez nauzue ikusten, lurra hartzen dut eskuetan haren usainez elikatzeko aspaldi hildakoen hezurrak, itsasoak jarraitzen du mundua barrutik mugitzen, larruzko bi baloi ikus daitezke kostaldetik hurbil, lurra hartzen dut umearen eskuetan, hegazkinak irudikatzen ditut zeruan eta haren begietan, bonben eztandez erretako lurrak dira gureak, oroitu egiten duten lurrak, zerbaiten esperoan bizi diren kostalde kolpatuak. Lo egiten dut, amets eginez gero ez dakidalako lurrik topatuko dudan itzuleran.

Hurrengo podcasta

ZaratataraZ (12-04-26)

og. Api 26 , 2012