Celosamente Gordea 121125 (jabeak eta desjabeak)

Alde batean daude jabeak, eta beste aldean daude desjabeak. Arraroa da harremana: desjabeek badute zerbait jabetzan, baina benetan ez dute ezer. Desjabeek jabetzan dutenaren benetako jabeak marraren bestaldean daude. Jabeak dira desjabeek jabetzan dutenaren jabe. Desjabeari, jabeak, zerbaiten jabe dela sinestarazten dio. Konbentzitu egiten du. Desjabea horretaz jabetzen da: konbentzimendu hori du, aire horrekin betetzen du sabela. Desjabeak kaxa huts bat du, eta beteta dagoela sinestarazten dio jabeak. Desjabeak, gainera, jabea dela sinetsarazi dioten hori du zorretan. Nori, eta jabeari zor dio: aurretik ere berea zenaz jabetzen da modu horretan jabea. Desjabea, inoiz jabe izan ez denarengandik desjabetuta.

Hurrengo podcasta

Paradisu Zinema #04 La estrategia del caracol

ig. Aza 25 , 2012