Ekarritakoen kaierak

Txikiak garela, txikien abantailak ditugula eta txiki izatea onartu behar dugula entzun dugu, modu nekagarrian, urte luzetan zehar. Proklama gisa, ikuskizun poetiko gisa eta baita ikerketa soziolinguistiko gisa ere.

Badirudi besteek ez dituzten beharrak ditugula: azoka beharrak, sistema beharrak, gure hizkuntza hauspotzeko egunak antolatzeko beharrak.

Halakoetan, eskertu egiten da arnasa ematen duten proiektu eta asmo “normalak” ikustea bazterretan. Konplexurik gabeak. Itotasun sentsazioa ematen duen txiki izatea ahantzarazten digutenak.

Susa argitaletxeak egitasmo berri bat jarri du abian: munduko poesia kaierak. Celosamente Gordean, argitaratu duten 0 aletik ostutako aurrerapena.

Hurrengo podcasta

Klioren Basoa, Altzoko "Aundiya"

ig. Abe 8 , 2013