Gainezka

Ibaiak dira gainezka, han behean. Enborra darama, denborak daroa. Aulkia. Zabarrontzia. Urak hartu ditu kaleak. Kaleak hartu ditu urak. Ateak eraman dizkigu. Barruak busti uholdez. Lurrak ezin du hainbeste irentsi. Ezin du hainbeste irentsi, etsita gainezka egin duen lurrak.

Ez gara etxetik mugitu azken egunetan. Barruan gaude eta begietan gainezka egin digu kanpokoak.

Itsasoa dira ibaiak han behean. Ahaztua geneukan gainezka egitean iraganak barrurantz egiten duela igeri.

Hurrengo podcasta

Nor dugun guarda I

og. Mar 8 , 2012

Podcast gehiago