Iparrak hegoa

Munduaz dugun irudia da guretzat mundua. Hau da, mundua benetan nolakoa den ezin dugu jakin. Munduaz eraiki dugun irudia da guretzat mundua. Goian dagoena goian jarri dugulako da, ezker-eskuin ditugunak guk jarri ditugu horrela, azpian dagoela dioguna guk zapaldu dugulako da.Botere-erlazioak dira zubi eraikitzaile. Mundua hankaz gora dago, baina horren errudun ez dira ezbehar natural katastrofikoak. Kaosak ez du errurik. Mundua hankaz gora jarri duenak ondo daki desastrearen elementu bakoitza non egon behar den, non izan behar duen bere lekua. Jostunaren tiradera zabaldu eta izuak harrapatuko zaitu: non dago bilatzen dudana. Baina beti aurkituko duzu, apur bat geroago. Horixe egiten du kapitalak: desastreak, sortu, ondoren konponbideak eman. Denon onerako.

Hurrengo podcasta

Sasi Guztien Azpitik, Txapa Irratian

ig. Api 13 , 2014

Podcast gehiago