Suntsitu eta eraiki

 

Atzo paretak txiza egiteko ziren. Suntsitu beharra zegoen gero eraikitzeko. Katedral bat adibidez, edo beste edozein estatu. Zenbat hezurren gainean izan dira eraikiak zuen ohore eta handitasunen gotorlekuak? Zenbat buru ikusi dituzuen leporik gabe zuen ondotik biraka pasatzen? Zer ez da izan bada gure historia, dena txiki txiki egin eta bata bestearen gainean, batak bestea zapalduz gorantz hazitako hondar mendia baino.

Arnasa ezin da gerorako utzi. Hotzak ez du behar duen eskurik gorritzen. Zapalduak ezin du betiko zapalduta iraun. Elefantea ez da gari-sailean ezkutatzeko nor. Egia ez da metafisikoa. Zuzenak ez du laburra esan nahi. Bideak  beti ez dakar helmuga bat bukaeran. Suntsitu gabe ez dago ezer eraikitzerik. Irribarrerik gabe, arnasak ez du izaterik merezi.

Hurrengo podcasta

El Desvän del Macho eta Sot musika taldeei elkarrizketa

ig. Aza 24 , 2013

Podcast gehiago