Eztanda txiki domestikoak

Etxe bat egiten da batez ere hitzez.  Zer da etxe bat tratu bat besterik: ados jartze konstanteen eta behin eta berriz errepikatutako eztabaiden segida bat. Zerrenda askotan maiztua, baina beti berri itxurakoa. Konbentzioz eta ezustekoz margotzen diren lau hormek ixten dute etxe bat.

Etxe bat garbitzen da batez ere erratzez. Hautsak jaten ditu zokaloak eta zutabe-buruak, eta harrizko irudi mugigaitz itxura hartzen dugu guk ere. Gure burua garbitzea etxea garbitzea da, etxea ez dago garbi gu armiarma-sarez estalita bagaude. Etxeko altzariak gara etxeko biztanleok, apaindura funtzio ezinbestekoa dugu.

Etxe bat bete behar da landarez, eta pozez. Goroldioak jandako altzariak, usteltzen hasitakoak, bizirik dauden altzariak dira. Leihoak zabaldu eta gure etxekoa ez den haizeak, haize arrotzak, ilea nahasten digunean, etxe horretako zatiago sentitzen gara. Etxe horretako altzariago, altzari biziago. Etxeari, pozez, bizia ematen diogun altzariak gara.

Hurrengo podcasta

Fosbury

og. Mar 8 , 2012