memoria

Azken egunotan Hamaika Telebistan ikusgai izandakoaren lagin bat ekarri digu Nekane Zinkunegik. Memoria kontuei dagokienean, Iruñeko Erorien Monumentua eraisteko manifestua eta Intsumisioaren Parkea; eta Gasteizen Vitoria, 3 de marzo filma eta Argentinako kereila izan ditugu hizpide. Euskaraldia eta Musikazuzenean saioan hitz egindakoak ere ekarri dizkigu Zinkunegik.

irakurri gehiago →

Sakana aldera jo dugu gaurko irratien tartean, Beleixe irratiaren eskutik. Altsasuko auziak ekarritako erreakzioak, memoria, kirolak eta herrietako festak izan ditugu hizpide Maider Betelurekin.

irakurri gehiago →

Hamaika Telebistan ikusgai izandakoen lagin bat ekarri digu Nekane Zinkunegi kazetariak, bi astelehero ohi dugun bezala. Gaurkoan, Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko Iruñean izandako manifestazioa, euskal gaztazkaren konponbidearen baitan Bartzelonan izandako jardunaldia, Bidegurutzea saioan Lander Martinezekin hitz egindakoa, memoria eta musika kontuak izan ditugu hizpide, besteak beste.

irakurri gehiago →

2016ko Sakanako hizkuntza erabileraren kale neurketaren emaitzak eman dituzte jakitera aste honetan, eta horietako datu nagusiak ekarri ditu Beleixe irratiko Maider Beteluk gure irratien tartera. Urdiandik, berriz, aipatu du Otsoportilloko lezean Aranzadi zientzia elkarteak opatutako Francisco San Roman Galbeteren hezurrak jaso dituela familiak. Joan den igandean, Altsasun egindako manifestazioaren kronika ere egin du Beteluk. Kirol […]

irakurri gehiago →

43º 15′ 24” obra (etxekoa ere esaten dio Olatzek, etxean bertan eman zuelako estreinakoz jendartera) plazaratu berritan topatu dugu Bilboko SanFrantzisko auzoko Sarean elkartean. Ukituta urten gendun. Bidaia emozionala bizi izan genuen obran zehar, barrea oparo hasieran hunkidura eta malkoak gero. Familian gertatutako erabili du Olatzek lehengai gisa, 43º 15′ 24” lan ederra sortzeko. Bera […]

irakurri gehiago →

Bihar, 15:45 aldera, 80 urte beteko dira Gernika bonbardatu zutenetik. Urtemuga borobila medio, memoria historikoa berreskuratu eta gertatutakoaren inguruko hausnarketa sakona egite dihardute hainbat eragilek hilabete honetan. Gertatu zena ez ahaztu eta salatzeaz gain, sarraskiaren harira Pablo Picassok margotutako koadroak eta Gernika herriak berak sinbolismoa hartu dute azken asteotan. Badirudi kolore askotako aldarriak igortzeko plaza […]

irakurri gehiago →

Azazetan frankistek hildako 16 lagun omendu zituztela joan den larunbatean azaldu du Halabedi irratiko Igor Goikoleak gaurko irratien tartean. Horrez gain, Sare dinamikarekin Arabako batzar nagusietan sortu den zalapartaz eta larriki gaixorik dauden euskal presoak askatzeko Gasteizko katedral zaharrean zintzilikatutako pankartaz ere aritu da. Amaitzeko,  Halabelarri kanpaina berriaren nondik norakoak azaldu ditu. Esan Erran irratiko […]

irakurri gehiago →

Martxoaren 27a zen Josu Zabala Salegi Basajaun Debako Punta Mendata parajean hilik aurkitu zutenean. Tiro bat zuen bularrean eta pistola bat aldamenean. Autopsiaren arabera, aurreko egunean hil zuen bularrean jotako tiroak. 20. urtemugaren harira, heriotza argitzeko eskatuko dute martxoaren 25ean Etxarri Aranatz jaioterrian. Horren berri ekarri du Beleixe irratiko Maider Beteluk gaurko irratien tartera. Horrez gain, […]

irakurri gehiago →

Lehen sektoreko abeltzainek pairatzen duten egoera salatzeko mobilizazioa egingo dute Baztanen, apirilaren 1ean. Eskualdeko 44 eragilek bat egin dute deialdiarekin, besteak beste, Xorroxin irratiak. Bertako esatari Julen Zelaietak ekarri du gai hori gaurko irratien tartera, eta, horrez gain, Etxalarren irailean egingo den Karmen Etxalarkoa pastoralaz eta Berako Udalak memoria historikoaren alde abian duen dinamikaz hitz […]

irakurri gehiago →

Gaur bete dira 41 urte 1976ko martxoaren 3an Espainiako Poliziak Gasteizen bost langile erail zituenetik. Poliziek tiroz desegin zuten langileen batzar bat, Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan. Pedro Maria Martinez Ozio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda hil zituzten bertan. Hain zuzen, Frankismoaren krimenen kontrako euskal plataformak salatu du Gasteizko epaitegi batek […]

irakurri gehiago →