manifestazio

Iñigo Cabacasen heriotzarekin lotzeagatik Ugarteko izenez ezagutzen den ertzainburuak salaketa jarri du Cabacasen familiaren abokatuaren, GARA eta NAIZ hedabideen eta bertako bi kazetariren aurka. Maite Sabalzak albiste hori baloratu du gaurko errepaso kritikoan. Horrez gain, Espainiako Gobernuak eta Lakuak adostutako kupoaren gaineko akordioaz, nafar errejimenak ekainaren 3rako Iruñean deitutako manifestazioaz eta Berriozarko topaketa feministez hitz […]

irakurri gehiago →

Joan den asteburuan, ETA erakundearen armagabetzeari buruzko Bake Foroa egin zuten Miarritzen. Horrek eragindako ondorioei heldu die Irulegiko Irratiko Jojo Bidartek gaurko irratien tartea. Horrez gain, euskal presoen harirako zenbait deialdi eta Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako gora-beherak aipatu ditu. Gizarte arlora jota, Atharratzen etorkin familiei egindako harreraz eta mobilizazio sozialez aritu da. Amaitzeko, agendako zenbait zita […]

irakurri gehiago →

Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako eguna da gaurkoa, eta gurean, hainbat eta hainbat deialdi antolatu dituzte horren harira. Elkarrizketaren tartean, Bilbon antolatutako Ez arrazakeriarik, ezta bazterketarik ere manifestazioari begira jarri gara. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak hitz egin du SOS Arrazakeriako kide Elenarekin.

irakurri gehiago →

Kapitalismoaren berregituraketaren aurrean gaudela uletuta, feminismoak erresistentziak eta proposamenak garatu behar dituela ondorioztatzen dute hainbatek. Larunbat honetan, Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatuta, Azpeitian egingo duten ekonomia feministako foroak martxan dauden esperientzia ekonomiko feministak artikulatzea du helburu. Horretaz eta Bilgune kontari-n bildutako gainerako gaiez hitz egin dugu Idoia Trenorrekin.

irakurri gehiago →

Beste urte batez milaka lagun bildu ziren joan den larunbatean Bilbon euskal presoak Euskal Herriratzeko eskatuz. 349 euskal herritar dauzkate Espainiako eta Frantziako espetxeetan gatibu ETAk borroka armatua amaitu zuenetik bost urtera; ehunka iheslari eta deportatuk ere etxera itzuli ezinik jarraitzen dute. Kartzela oso gertutik bizi duten hainbat lagunekin mintzatu da Argia astekariko Lander Arbelaitz […]

irakurri gehiago →

2017. urtea «giltzarri» izan daiteke giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen norabidean. Hori uste dute behintzat Sare dinamikako kideek. Horregatik, garrantzi berezia ematen diote larunbatean Bilboko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioari. Aurtengoa «urte bat gehiago baino, urte bat gutxiago» izan dadin nahi dute, eta etziko manifestazioa, berriz, auzi horrek behar duen «azken bultzada». Aste hau ari dira […]

irakurri gehiago →

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskunde autonomikoak baino lehen aurreikusita zegoen moduan Gasteizko Legebiltzarrak Iñigo Urkullu hautatu du berriz Lakuako Gobernuko lehendakari. Orduan ez zegoen aurreikusita PSErekin koalizio gobernua egingo zuenik, baina bai PSE EAJren makulu izango zela berriz ere. Ba azken aldiko aktualitatearen errepaso kritikoa egiteko unea iritsita, jarr gara akordio horri eta beste hainbat […]

irakurri gehiago →

Urri erdialdean Altsasun taberna giroan guardia zibilen eta herritarren artean gertatutako liskarrak espero gabeko mugak gainditu ditu, besteak beste, herriaren izaera erabat desitxuratu da mediatikoki. Horren aurrean, Altsasu lelopean manifestazioa deitu dute larunbaterako auzipetuen gurasoek, Altsasuko Udalak eta herritarrek. Gaur, Sakanako udaletako ordezkariak deialdira atxiki direla azaldu du Beleixeko Maider Beteluk irratien tartean. Horrez gain, […]

irakurri gehiago →

Atzoko albistea da Belgikak jakinarazi duela ofizialki ezin duela orain sinatu CETA akordio komertziala Kanadarekin. Etzi ituna sinatzeko goi bilera egitea «oraindik posible» dela ziurtatu du Europar Kontseiluko presidenteak. Akordio horri begira jarri gara gaur, Koop57ko Liher Gonzalezekin, azaroaren 5ean CETA eta TTIPen aurkako manifestazioak daudelako deituta euskal hiriburuetan. Baina egun berean, Olatukoopen saretze eguna […]

irakurri gehiago →

Portugaleteko Mugimendu Feministak manifestazioa egin zuen atzo, herriko futbol taldeak Paul Abasolo futbolaria fitxatu izana salatzeko. Jokalariari hiru urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten, hiru emakumeri sexu abusuak egiteagatik, baina Espainiako Gobernuak indultua eman zion 2011n, eta, horrenbestez, ez du zigorra bete eta bere kirol ibilbidea egiten jarraitu ahal izan du. Inpunitate hori […]

irakurri gehiago →