IRRATIEN TARTEA: politika, gizarte eta agenda kontuak ekarri ditu Irulegiko Jojo Bidartek

Joan den asteburuan, ETA erakundearen armagabetzeari buruzko Bake Foroa egin zuten Miarritzen. Horrek eragindako ondorioei heldu die Irulegiko Irratiko Jojo Bidartek gaurko irratien tartea. Horrez gain, euskal presoen harirako zenbait deialdi eta Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako gora-beherak aipatu ditu. Gizarte arlora jota, Atharratzen etorkin familiei egindako harreraz eta mobilizazio sozialez aritu da. Amaitzeko, agendako zenbait zita aipatu ditu.

Hurrengo podcasta

Aste honetako 'Argia': ebaluazio hezigarria, Edorta Salvador okina eta lenkera

az. Mar 22 , 2017