langile

Gaur bete dira 41 urte 1976ko martxoaren 3an Espainiako Poliziak Gasteizen bost langile erail zituenetik. Poliziek tiroz desegin zuten langileen batzar bat, Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan. Pedro Maria Martinez Ozio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda hil zituzten bertan. Hain zuzen, Frankismoaren krimenen kontrako euskal plataformak salatu du Gasteizko epaitegi batek […]

irakurri gehiago →

Bizkaiko zahar etxeetako egoiliarren familiak elkarte bat sortzen ari zirela jakin genuen azaro hasieran. Enpresen eta langileen arteko gatazkaz harago, senideei eskaintzen dieten arreta ez dela behar bezalakoa uste baitute. Ba joan den ostiralean, Bilbon aurkeztu zuten Babestu izeneko elkartea, eta euren asmoen berri jakiteko, elkarte horretako Xabier Monreal batu da gaurko saiora.

irakurri gehiago →

Portugaleteko Mugimendu Feministak manifestazioa egin zuen atzo, herriko futbol taldeak Paul Abasolo futbolaria fitxatu izana salatzeko. Jokalariari hiru urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten, hiru emakumeri sexu abusuak egiteagatik, baina Espainiako Gobernuak indultua eman zion 2011n, eta, horrenbestez, ez du zigorra bete eta bere kirol ibilbidea egiten jarraitu ahal izan du. Inpunitate hori […]

irakurri gehiago →

Bilboko Guggenheim museoko hezitzaileak greba mugagabean hasi ziren atzo. Salatu dutenez, enpresak langileen eskaerei eta hilabeteetako borrokari entzungor egin ondoren, urrats berri bat egitea besterik ez zaie geratu. Horietako baten ahotik informazioa jaso asmoz, Betitxe Saituarekin hitz egin dugu Zebrabidean.

irakurri gehiago →

Maiatzaren Lehenak gorriz dakar egutegian Langileen Nazioarteko Eguna. Baina inoiz baino prekarietate handiagoa jasaten ari da langileria, zatituta dago, eta ahuldu egin da klase kontzientzia. Erretratu lausoa da gaur langileriarena, aldaketa betean dagoen klasea delako. Aurtengoan, asko hitz egin da sindikatuek birpentsatzeko duten beharraz eta dituzten zereginez ere. Eta euskal sindikatu bateko ordezkari baten hitzak […]

irakurri gehiago →

Prekarietatera kondenatutako gazteak. Eskola partikularrak ematearen trukean hiruzpalau sos ateratzen dituztenak. Bilatuta ere lanik topatzen ez dutenak. Edo behin betirako kontratua izanagatik behin behineko egoeran bizi direnak. Halako hamarnaka gazte daudela ikusteko ez dago, akaso, urrutira begiratu beharrik. Baina egoera iraultze aldera, elkartu eta mobilizatzeko ahalegina egiten ere ari dira eta astebururako mobilizazio deia egin […]

irakurri gehiago →

Igandean izango da Maiatzaren 1a, Langileen Nazioarteko Eguna. Horren harira, ELA sindikatuko idazkari Adolfo Txiki Muñozekin hitz egin dute Argia astekariko lagunek, eta Estitxu Eizagirre zuzendariak elkarrizketa hori nabarmendu du gaurko aurrerapenean. Ditxosozko krisi ekonomikoa hasi zenetik orain arteko balantzea egin dute Muñozekin, baita alderdi politikoek arlo sozialarengan duten eraginaren inguruko hausnarketa ere. Horrez gain, […]

irakurri gehiago →

Ostegunetan tertuliaren tartea irekitzen diogu Zebrabidean, baina gaurkoan ez da posible izan. Hala ere, gai mamitsu bati lekua egin diogu. Joan den astean Arabako Enpresarien Elkarteak aurkeztutako enpresen barometroaz hitz egin baitu Iban Santamaria Berriako kazetariak Halabedi Bi irratiko Araba hizpide saioan, baita Arabako enpresetan gertatzen den kontraesanaz ere: alde batetik, hazkundea izaten ari dela […]

irakurri gehiago →

1976ko martxoaren 3ko sarraskia jende askorentzat izan zen gogorra. Zaramagako eliza barruan ustez babesean zeuden eta Poliziaren oldarkeria jasan behar izan zutenentzat, hildako eta zaurituen gertukoentzat eta modu batera edo bestera egun lazgarri hura bizi behar izan dutenentzat. Gogorra, zinez, zenbaiti oroitu eta kontatu behar hutsak ere min egiten baitie. Hala ere, Celia eta Iñaki, […]

irakurri gehiago →

Gasteizko sarraskiaren 40. urtemuga gogoratzeko egunean, biktimen aldarrikapenen oihartzuna inoiz baino ozenago entzun da gaur. Espainiako Poliziak Gasteizen hildako Pedro Maria Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Perea oroitzeko eguna izan da; baina baita Basauriko eta Tarragonako protestetan hildako Juan Gabriel Rodrigo eta Vicente Antonen memoria gordetzeko eguna ere. Saio bereziari ekiteko […]

irakurri gehiago →