digital

New York Times hedabideak bere txosten estrategikoa aurkeztu du urte hasierarekin batera. Irmo dio hil ala biziko momentua dela eta aipagarria edo nabarmena izango den kazetaritza lanaren balioan jarri dute arreta, hain zuzen, xede hori lortzeko emango dituzten urratsak azalduta. Urrats horiei begira jarri eta gurerako lezioak ere ekartzeko intentzioz, Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaile Libe […]

irakurri gehiago →

2012tik, etengabeko kontsumo igoera gertatu da euskarazko hedabideen webguneetan, eta nabarmentzekoa da tokiko hedabideen webguneen gorakada, webgune nazionalen kontsumoa gainditu dutelako 2016ko irailean, lehen aldiz. Kontsumoa goraka doa eraginkorki, beraz, horri buruz Euskal Hedabideen Behategiak egin duen datu bilketa ekarri du Libe Mimenza koordinatzaileak gurera.

irakurri gehiago →

Gaztetxoen kezka nagusietako omen da sakelako telefonoa galtzea. Hala dio ikerketa batek, eta helduoi galdetuta ere, emaitza ez litzateke oso bestelakoa izango. Teknologiaren atzaparretatik ihes egitea gero eta zailagoa da egunerokoan, baina opor garairako terapia berri bat ari da zabaltzen, desintoxikazio teknologikoa, hain justu. Gorka Salcesek, gure komunikazioaren tartean gaur estreinatu den lagunak, udako oporretan […]

irakurri gehiago →

Bideo jokoetan euskaraz aritzeko, komunitate birtual bat sortu zuten 2014ko uda aldean. Joan den asteko komunikazioaren tartean Xabier Landabideak aipatu zigun Game Erauntsia, hain justu. Euskara hutsean bideo jokoei buruz jardungo zuen leku zentral bat garatu zuten. Horrela, sarean sakabanatuta dauden jokalari eta zale euskaldunek leku bat izan zezaten erreferentzia moduan. Garikoitz Larrañaga euskal jokalariaren […]

irakurri gehiago →

ETB Euskal Telebistaren bi kateetan hainbat saio estreinatuko dituzte egunotan eta horien berri eman du Urtzi Urkizuk gaurko komunikazioaren tartean, nahiz eta Espainiako telebista kateetako nobedadeak ere ekarri dituen. Irratien arlotik, Antxeta irratiak Donostian eta inguruko zortzi herritan emititzeko lortu duen lizentzia nahiz Euskalerria irratiaren inguruko zenbait berri aipatu ditu. Horrez gain, Urkizuk berak Lara […]

irakurri gehiago →

Gure berriak atari digitalaren inguruko kontuak izan ditugu Zebrabideko azken txanpan. Sarako idazleen biltzarrean, Aintzane Gascorekin hitz egiteko tartea hartu baitzuten Radiokulturako esatari Mikel Etxebarriak. Hain justu, atari digital horretako kidea da Gascon, eta atariaren heburua Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabidea izatea litzateke. Berriki, gainera, Zapalkuntzatik askatasunerat liburua argitaratu dute atarikoek Erein argitaletxearekin.

irakurri gehiago →

Bi astean behin egiten duen bezalaxe, Garoa kultur laborategiko Imanol Agirre batu da literaturari zabaltzen diogun tartera. Gaurkoan, liburu dendariek gailu teknologikoak eta sare sozialak zertarako baliatzen dituzten kontatu digu, baita funtzionatzen ez duten kasuetan zeinen biluzik sentitzen diren ere. Horrez gain, Danele Sarriugartek euskara ekarritako Foster Wallacen Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez […]

irakurri gehiago →

Hiru astez behin egiten duenez, komunikazio kontuei buruz aritzera batu zaigu gaur Xabier Landabidea kolaboratzailea. Gaurkoan Internet Archive eta Wayward Machine hartu ditu hizpidea. Liburutegi publikoak krisian omen dauden honetan, sareko liburutegi digitalek izan dezaketen garrantziaz hitz egin digu. Baita gustuko bideo-jokoetan nabigatzailean bertan ibiltzeko ematen duten aukera nabarmendu ere.

irakurri gehiago →

Asteazkenero bezalaxe, komunikazio kontuei buruz aritzeko tartea zabaldu dugu Zebrabidean, eta Berriako kazetari Urtzi Urkizu batu zaigu gaurkoan. Joan den astean 10 urte bete zituen Info7 irratiaren inguruan hitz egin digu, hasteko. Jarraian, Berria egunkarian abian duten prentsaren trantsizio digitalari buruzko elkarrizketa seriea nabarmendu digu. Telebista kontuei helduta, berriz, ETB1eko Tumatxak saioaren etorkizunaz, eta Tele5 […]

irakurri gehiago →

Komunikazioaren bueltako tarte batean Urtzi Urkizuk aurreratu zigunez, «Lanik gabe, etxerik gabe, eskubiderik gabe eta adierazpen askatasunik gabe» daudenentzat sortuko dute Gabe aldizkari digitala. Txisko Espinosa kazetari eta diseinatzailea, Ahoztar Zelaieta kazetaria eta Nuño Santillana administrazioburua daude asmoaren atzean, eta xehetasun gehiago jasotzeko gonbidatu dugu gurera Ahoztar Zelaieta.

irakurri gehiago →