Zebrabidea

Eguneroko magazina. Arratsaldeko 16:00etatik 18:ooetara.
Kolaboratzaile sare zabalak lagunduta, askotariko gaiak jorratzen dira bertan.
Arrosa Irrati Sareak ekoizten du.

Zortzigarren aldiz egingo dute Usopop festibala asteburu honetan. Aurten, bikoiztu egin dute, gainera. Larunbatean Lizarrietako lepoko magiaz gozatzeko aukera eskainiko dute, eta igande arratsaldean, lehen aldiz, Sarako plaza alaituko dute artisau merkatu, kontzertu, dantza eta ostatua eskainiz. Antolatzaile lanetan diharduen Joanes Garcia Basurcorekin egin dute egitarauaren aurrerapena Radiokulturako lagunek, eta horixe ekarri dugu gaurko agendaren […]

irakurri gehiago →

Finantzen arloko oinarrizko hezkuntza Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan eta DBHn txertatu da. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxeetako finantza-arloko hezkuntza-programetako batzuk finantza-erakunde tradizionalek irakasten dituzte eta Espainiako Balio Merkatuen Batzordearen programazioari jarraituz irakasten dira, beraz, finantza-arloko hezkuntza jakin bat sustatzen da. Eta guk behin baino gehiagotan esan izan dugu finantzek eragin handia dutela gizarte ereduen sustapenean, […]

irakurri gehiago →

Mungiako Larramendi ikastola eraldaketa prozesu estrategiko batean murgilduta dago. Proiektu akademikoak eta kudeaketak bat egitea nahi dute, ikastolak bultzatutako balioetan oinarrituta. Hargatik, Bizkaiko ikastolen aldeko aurtengo Ibilaldia festako irabaziak eraldaketa “integral” horretan laguntzeko erabiliko dituzte. Igande honetan izango da festa, eta horri buruzko xehetasunak ekarriko ditugu gurera.,Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak prestatutako audio erreportajeari […]

irakurri gehiago →

Haurdunaldi subrogatua toki urrunetako kontua zen lehen; lehenbiziko lerroko albistea da egun. Asteburuan Berria egunkarian irakurri ahal izan dugunez, ugaritzen ari dira Euskal Herrian ere era horretan jaiotako haurrak. Atzerrian sortuak dira, bertan ezin baita praktika hori egin. Gaia gerturatu ahala, prozedurak etikatik eta justiziaren arlotik sortzen dituen galderen ertzak zorroztu dira; etxe barrura begira, […]

irakurri gehiago →

Zuhaitzei buruzko kezka aipatu dugu gaurko irratien tartean, hainbat zuhaitzetan agertu diren gaitzak medio, kezka hedatu dela Basaburua eta Ultzama inguruan azaldu baitigu Esan Erran irratiko Lur Gilek. Abeltzantza sektoreari buruzkoak ere ekarri ditu, haien eskualdeko artzain gazte bakarrarekin hitz egiteko aukera izan dutelako, eta hark batzeko beharra ikusten duela esan dielako. Amaitzeko, agenda kontuei […]

irakurri gehiago →

Atte hil aurretik antzezlana ikusteko aukera izan du Itziar Eliasek, eta Miren Tirapuren obraren berri ekarri du gaurko antzerkiaren tartera. Horrez gain, euskal antzerkiaren egoeraz hitz egin du, bereziki, ekintza alternatiboetan dihardutenei eskerrak emateko.

irakurri gehiago →

Maiatzeko azken asteetan sartu gara, berehala amaituko da ikasturte gisa izendatzen dugun urte garaia eta iritsiko dira udako opor egunak. Lasai egoteko, tokiak ezagutzeko edo esperientzia berriak bizitzeko baliatuko dituzte hainbatek. Udan gozatu eta ikasteko proposamena da gaurko elkarrizketaren tartean aipatu nahi genukeena, etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak lortzeko ikastaro trinkoak eskainiko baititu […]

irakurri gehiago →

Lakuako Gobernuak lesbofobia, homofobia eta transfobia ikertu ditu ikastetxeetan. Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko nerabeek, oro har, “afektibitate eta sexu dibertsitatea, familia eta genero dibertsitatea onartzen dute”. Azterketaren arabera, nerabeek ia ez dute egiten dibertsitatearen aurkako adierazpenik jendaurrean. Gainera, familia eta harreman dibertsitatea gero eta barneratuagoa dago. Horren berri jakin genuen joan den asteazkenean, homofobia, transfobia […]

irakurri gehiago →

Zizurkilgo Joxe Arregi plaza Erdi Aroan girotuta agertu zen larunbat goizean. Garai hartako lanbideen azoka, umeentzako joko eta jolasak, Atxulondoko burdinolaren erreplika eta herri antzerkia izan ziren, besteak beste. Jarri gara zita horri eta beste zenbait gairi begira gaurko irratien tartean, Tolosaldeko berriak ekarri baitizkigu Ataria irratiko Jon Miranda.

irakurri gehiago →

111 Akademiako Amaia Goikoetxea batu zaigu gaurko Zebrabidera literatur kontuez aritzeko. 111 Akademiaren bildumako lehen liburua izan zen Joxean Agirreren Elgeta liburua aipatu du, hasteko, 1996az geroztik saria irabazi duten liburuen berrargitalpenekin osatutako bildumatik. Horrez gain, Kattalin Minerren Nola heldu naiz ni honaino lanari eta haren inguruko kritikei buruz ere hitz egin du Goikoetxeak.

irakurri gehiago →