Arrosa Berriak

Arrosa berriak

Bueltan da Zebrabidea

iraila 5, 2016 | 0 Komentarioak

Etxetik atera eta oraindik udan gaudela adierazten dute kaleko termometroek, baina irailean gaude eta beste askori bezela, Zebrabideari ere oporretatik itzultzeko ordua heldu zaio. Euskal Herriko irrati ezberdinen arteko elkarlanari esker Arrosa Irrati Sareak ekoizten duen magazina da. Zebrabidea gurekin gurutzatzeko prest? Astelehenetik ostiralera 16.00etatik 18.00etara piztu irratia eta murgildu zaitez gure uhinetan!

irakurri gehiago →

10 urte bete dituztela-eta gelditu ezinda dabiltza Info7 irratiko lagunak. Oraingoan gerriak mugitzera gonbidatu nahi gaituzte, La Jodedera taldeak egin dien kantuaren bidez. Hitzak, Miren Amurizak egin dizkie eta Garate estudioan grabatu dute. Hemen duzue, “Entzutekoa da, eta kontatzeko gaude”  

irakurri gehiago →

…eta, bueno, gerturatu eta antolatzen lau. Ekain osoko egitaraua antolatu dute Urretxu eta Zumarragako irrati libreko lagunek. Hementxe duzue egitaraua:

irakurri gehiago →

Arraio Irratiak 10 urte!

maiatza 10, 2016 | 0 Komentarioak

Maiatzaren 20an Arraio Irratiak 10 urte beteko ditu, bai, 10 urte!!!!!! Eta hau dena ospatzeko ekitaldi sorta ederra antolatu dugu maiatza osorako. Maiatxak 13, ostirala. Kontzertu akustikoa Ekiza eta Kehsala taldearen eskutik Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Kontzertua 22:30etan hasiko da eta 5 euro izango da sarrera. Maiatzak 14 larunbata. Irratsaio berezia herriko gune ezberdinetatik. Goizeko 10:30etatik […]

irakurri gehiago →

XOLOMO GANGSTA: rap eta trap munduko berrienak

maiatza 9, 2016 | 0 Komentarioak

Xolomo Gangsta berriz ere rap/trap munduko berrienak jartzen on airr… gaur Kogoliusen bixita bere tema kiratsuak ekarriz!!

irakurri gehiago →

Datorren larunbatean hasita, herri komunikaziorako tailerrak antolatu dituzte Hala Bedi Irratiko lagunek. Halaxe diote: “Hedabide nagusiak gutxi batzuen eskuetan dauden garaiotan, bestelako gizarte eredu baten alde lanean gabiltzanontzat, egiten duguna behar bezala komunikatzea ezinbestekoa da. Eta horretarako, eskura ditugun tresnak ahalik eta ondoen erabili behar ditugu. Hori da, hain zuzen ere, Hala Bedik antolatutako komunikazioaren inguruko tailer […]

irakurri gehiago →

Badugu zer egina

martxoa 22, 2016 | 0 Komentarioak

Esaldi horrekin laburbil daiteke pasa den larunbatean Gasteizen egin genituen topateketetan egin eta hitz egindakoa. Hainbat irratitako 50 lagunetik gora bildu ginen goizeko 10:00etan Oihaneder euskararen etxean, eta egun guztian zehar hainbat lan eta kontutan ibili ginen. Hemen, batetik, Hala Bedi Irratiko lagunek egindako bideo dotorea:     Eta hemen egunean zehar aipatutakoak, Storify bidez: […]

irakurri gehiago →

Hala Bedi Irratiko lagunek gure jardunaldiak iragartzeko bideo dotore hau egin digute. Informazio gehiago  

irakurri gehiago →

Hemen ditugu aurtengo gure jardunaldiak. Bosgarren aldia da egiten ditugula, eta lehenengoz inguratuko gara Arabara. Oihaneder euskararen etxean izango dira eta goiz eta arratsaldez ariko gara gogoetan eta esperientziak elkar trukatzen. Hauxe izango da egitaraua: Goizeko 10:00etan emango zaie hasiera. Hasteko 4 tailer izango ditugu, denak aldi berean. IRRATI ANTZERKI TAILERRA Galder Perez aktorearen eta […]

irakurri gehiago →

MARTXOAK 4 ETA 5 TAPOIFEST 5 BERGARAKO GAZTETXEAN

otsaila 25, 2016 | 0 Komentarioak

Txapa irratiko Jar itzazu tapoiak irratsaioko lagunek antolatzen duten Tapoifest jaialdiaren 5. edizioa egingo da Martxoak 4 eta 5ean Bergarako gaztetxean. Musikalki jarkore-punka izango da nagusi eta anbiente ederra!! Berrikuntza moduan, urte guztietan aritu diren talde guztien kanta banarekin sortu dugun diska bat eskuratzeko aukera izango da. Bi egunekoa izango da jaialdia, eta gauero lau […]

irakurri gehiago →