Arrosa Berriak

Arrosa berriak

Badugu zer egina

22 martxoa, 2016 | 0 Komentarioak

Esaldi horrekin laburbil daiteke pasa den larunbatean Gasteizen egin genituen topateketetan egin eta hitz egindakoa. Hainbat irratitako 50 lagunetik gora bildu ginen goizeko 10:00etan Oihaneder euskararen etxean, eta egun guztian zehar hainbat lan eta kontutan ibili ginen. Hemen, batetik, Hala Bedi Irratiko lagunek egindako bideo dotorea:     Eta hemen egunean zehar aipatutakoak, Storify bidez: […]

irakurri gehiago →

Hala Bedi Irratiko lagunek gure jardunaldiak iragartzeko bideo dotore hau egin digute. Informazio gehiago  

irakurri gehiago →

Hemen ditugu aurtengo gure jardunaldiak. Bosgarren aldia da egiten ditugula, eta lehenengoz inguratuko gara Arabara. Oihaneder euskararen etxean izango dira eta goiz eta arratsaldez ariko gara gogoetan eta esperientziak elkar trukatzen. Hauxe izango da egitaraua: Goizeko 10:00etan emango zaie hasiera. Hasteko 4 tailer izango ditugu, denak aldi berean. IRRATI ANTZERKI TAILERRA Galder Perez aktorearen eta […]

irakurri gehiago →

MARTXOAK 4 ETA 5 TAPOIFEST 5 BERGARAKO GAZTETXEAN

25 otsaila, 2016 | 0 Komentarioak

Txapa irratiko Jar itzazu tapoiak irratsaioko lagunek antolatzen duten Tapoifest jaialdiaren 5. edizioa egingo da Martxoak 4 eta 5ean Bergarako gaztetxean. Musikalki jarkore-punka izango da nagusi eta anbiente ederra!! Berrikuntza moduan, urte guztietan aritu diren talde guztien kanta banarekin sortu dugun diska bat eskuratzeko aukera izango da. Bi egunekoa izango da jaialdia, eta gauero lau […]

irakurri gehiago →

Ez adiorik, Mieltxo!

25 otsaila, 2016 | 0 Komentarioak

Gaur goizean, eta minbiziarekin borrokan galdu eta gero, hil da Mieltxo Monfort Bilbo Hiriako koordinatzaile, esatari, Arrosa Sareko kide eta laguna. Euskarazko irratigintzak  hutsune handia izango du gaurtik aurrera. Arrosa Sareko irratiok besarkada handi bat bidali nahi diegu Bilbo Hiria irratiko lagunei eta Mieltxoren familiari une latz hauetan.  

irakurri gehiago →

Datorren otsailaren 20an Txapa Jaia izango da Bergarako Gaztetxean. Gaueko 23:00etatik aurrera Anari bere taldearekin egongo da. Gaua ondo borobiltzeko Txapa Dj-ak ere izango dituzue. Sarrera 5 euroan, merke asko! Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.  

irakurri gehiago →

Info7 irratiak 10 urte bete ditu gaur. ZORIONAK!

27 urtarrila, 2016 | 0 Komentarioak

Gaur dela 10 urte jaio zen Info7 irratia. Hau ospatzeko, okasioak merezi du-eta, gaurko programazioa urteurrenari eskainiko diote. Baina ez da ospakizun bakarra izango, urte guztian zehar ospatzen ariko dira-eta. Sorreratik bertatik, gure sareko kide izan dira eta asko dira elkarlanean egin ditugun lanak. Horrexegatik, hemendik ere zorionik beroenak eman nahi dikiegu, eta, gutxienez, beste […]

irakurri gehiago →

Abenduaren 30an Sortu Dira Besteak jaialdia ospatuko da Urretxuko Labeaga aretoan. Bertan, hamar euskal kantagile proposamen batuko dira arratseko 19:00etatik aurrera 5 euroren truk. Gainera, sarrerarekin jaialdiko sortzaileen kantekin osatutako diska eder bat oparituko da. Sortu Dira Besteak Azken urteetan sortuko direla besteak behin eta berriz errepikatu digute eta horretarako batu dira hamaika artista emanaldiak […]

irakurri gehiago →

Aste honetan Pueblos-Bakea eta Duintasuna eta ON:GIZ Elkarteek, “KomunikARI Astea” antolatu dituzte Donostian. Antolakuntzan Antxeta Irratia, Oiartzun Irratia eta TtanTtakun Irratiek parte-hartu dute, eta Guardetxea eta Txondorra Kulturgune Autogestionatua laguntzaile aritu dira. Bi ekintza nagusi izango dira: Abenduak 17. “ZUZENEKO elkarrizketa Jabier Salutregiri, EGIN egunkariko zuzendari oiha”. Txondorra Kulturgune Autegestionatuan (Egia). 18:30tan. Ttan TTakunkun Irratitik […]

irakurri gehiago →

Zintzilik Irratiak, Oreretako irrati libreak, “3TENGABEK0 3MISI0A ZINTZILIK” CD bilduma aurkezten du. Lan honetan bailarako 12 musika taldeek parte hartu dute, bildumarako abesti bana espreski konposatu dutelarik. Irratiaren 30. urtemuga ospatzeko burutu ditugun ekitaldietan azkena izango da CD hau eta, era berean, hasiera emango dio datorren 31. denboraldiari. Diskan parte hartu duten taldeak hauek dira: […]

irakurri gehiago →