POTTO: BUELTAN GARA

Published On urria 10, 2019 | By Potto BILBO HIRIA IRRATIA | Potto

Buletan dugu POTTO irratsaioa, atseden-egunak joan dira eta ikasturte hasieran indartsu etorri zaizkigu Ibon Burgoa eta Erlantz Ibargurengoitia bertsoaren mundu marabilloso-magikoa uhinen bidez zabaltzeko asmoz.
Aurreneko saio honetan irailaren 12an izan genuen bihotz urraketa izan dute hizpide; Jon Barberena zendu zen 2019ko uda bukaera honetan, eta berari eskaini dizkiote aurreneko minutuak (bertso eta prosa artean). Eneko Fernandez kantukidea elkarrizketatu eta Jon Barberenaren kantua eta izen-izana dugu entzungai gaurko POTTOn.
Bigarren kolperik badago, izan ere, Plentziako Antolin deuna jaien harira, irailaren 1ean urtero ospatzen den jaialditik ofizio batzuk erreskatatu ditugu (Eneko Lazkoz, Jone Uria, Alaia Martin eta Andoni Egaña izan ziren katuan)

Like this Article? Share it!

Comments are closed.