Maialen Sobrino (Garabide): “Hizkuntzaren biziberritze prozesuak munduko toki gehienetan gertatzen ari dira”

Published On iraila 30, 2019 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Irailaren 30ean hasi da GARABIDE Elkarteak Euskal Herrian antolatu duen “Hizkuntza Gidaritzari Buruzko Ikastaldia” eta hilabetez luzatuko da formazio honen bigarren edizioa.

Urriaren 30 arte Euskal Herrian izango ditugun 16 partaideek euren herrietan gidaritza perfila dute –kargu instituzionalak, politikariak…– eta Euskal Herrian 180 orduko formazio intentsiboa jasoko dute hizkuntzak biziberritzeko gidaritzan. Guztira 10 hizkuntza gutxiagotutako 16 kide izango dira Euskal Herrian hilabete honetan.

Ikastaldi hau gehiago ezagutzeko aukera izan dugu gaur, estudioetara etorri baita Garabideko kide den Maialen Sobrino.

 

Like this Article? Share it!

Comments are closed.