Martxoaren 23an herriak kulturaz janzteko deia egin du Arteak Ireki plataformak

Eusko Jaurlaritzako ikuskizunen araudi berriaren bitartez tabernetako kultur ekitaldiek jasango dituzten murrizketen aurrean, Arteak Ireki plataforma sortu dute artistek, eta dekretua bertan behera uzteko eskatu. Iñaki Landak azaldu digu instituzioetako ateak jo dituztela, atzo bertan ere, Legebiltzarrean izan baitziren EHBilduren proposamenaren bozketa hurbiletik jarraituz. Honez gain, Martxoaren 23rako kultur ekitaldiak antolatzeko deia egin dute plataformatik. Entzun hemen!

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA | Ibilki dispositiboaz, Antxeta irratiaren eskutik

ol. Mar 15 , 2019