“Bizikoopon” etxebizitza kooperatiba jaio da

Published On azaroa 20, 2018 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

‘Bizikoopon’ jaio da, Gasteizko Alde Zaharrean etxebizitza eskubidea bermatzeko etxebizitza kooperatiba. Etxebizitza eskubidea bermatu eta elkarbizitza proiektu bat garatu nahi dute Alde Zaharreko zenbait auzokidek, erabilera lagapenean oinarrituta. Bartzelonako La Borda edo Donostiako Abaraska bezalako esperientziak izan dituzte oinarritzat Bizikoopon kooperatiba martxan jartzeko. Hilabete honen hasieran egin zuten aurkezpen publikoa, eta gaurkoan Aitor eta Erlantz gonbidatu ditugu proiektu honen nondik norakoak ezagutzeko.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.