SOINUGELA: Martins 4, Buddy Guy, Secret Sisters, Dave Alvin eta Jimmie Gilmore, Mariem Hassan, Ben Harper #PedroEliasIgartua

Gaurko urrezko kantua Ruper Ordorikak grabatutako Martin Larralde izan dugu. Hitzak Joseba Sarrionandiaren olerki batekoak dira, Bordaxuri edo Galerianoaren kantuan oinarritutakoa. Guk berton, Kafe Antzokian, duela 13 urte zuzenean grabatutako bertsioa jarri dugu.

Martins 4 grabazioa Glasgoweko Royal Concert Hall-en grabatu zen zuzenean. Martin Carthy, Martin Taylor, Martin Simpson eta Andaluziako Juan Martinek grabatu zuten elkarlan moduan, hortik kontzertuaren izena. Guk hiru kantu entzun ditugu hortik: Barrack Street Stroll, Vuelo eta Glass of Water.

Buddy Guy blues gitarra joleak 82 urte ditu baina ez da nekatu. 1962an grabatu zuen lehenengo LPa eta aurten 62. bilduma kaleratu berri du, The Blues is Alive and Well. Hortik bi abesti entzun ditugu: Cognac (Jeff Beck eta Keith Richards-ekin) eta You Did the Crime (Mick Jagger-ekin). Orain dela urte batzuk, Buddy Guyek Tracy Chapman-ekin grabatu zuen Ain’t No Sunshine abestiaren bertsioa eren entzun dugu,baita Dylan-en Lay Lady Lay ere.

The Secret Sisters bikotea, Laura eta Lydia Rogers, Alabamako Muscle Shoals herrikoak dira. Everly Brothers-ekin parekatu izan dituzte 2010ean lehendabiziko grabazioa egin zutenetik. 2014an Put Your Needle Down bigarren lan bikaina erregistratu zuten, T-Bone Burnett ekoizlearekin. Bob Dylanek berak bikotea miresten du eta hitz batzuk oparitu zizkien, eurek kantu bat egin zezaten. Abesti hori, Dirty Lie izenekoa entzun dugu, baita disko honetan dauden beste pare bat kantu ere, Rattle My Bones eta  Let There Be Lonely.

Kaliforniako Dave Alvinek eta Texas-eko Jimmie Dale Gilmore aurtengo grabaziorik onenetarikoa gauzatu dute. Aspaldidanik ezagutzen zuten elkar, baina 2017an jo zuten elkarrekin estreinakoz. Hortik, grabatzeko gogoa sortu zitzaien. Downey to Lubbock kantua entzun dugu, CD osoari izena ematen diona, baita beste lau kantu ere: Get Together, Walk on, Deportee (Plane Wreck at Los Gatos) eta Billy The Kid and Geronimo.

2015ean hil zen Tinduf inguruko kanpamenduetan Mariem Hassan, Mendebaldeko Saharako Haul musika kantaririk onena. Mariem erizaina zen, baina askotan grabatu zituen abestiak eta kontzertu asko ere egin zituen. 2015ean kaleratutako Baila Sahara baila, bere azken CDa, eta hortik kantu batzuk entzun ditugu: Terwah, Aichetu, Aljaima eta En las Antípodas.

Ben Harperrek eta Charlie Musselwhitek beste CD berri bat grabatu dute, No Mercy in This Land izenekoa. Bi abesti aukeratu ditugu bertatik: When I Go eta Movin’ On.

Hurrengo podcasta

BURDINOLA: Udazkeneko uzta gordinaren isla izan da

ar. Urr 9 , 2018